XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGURRAK

AITOR SARRIEGI

Doinua: Esateko ez naiz lotsa

Giroa jarri da bero,
bihurtu behar nau ero,
hainbeste jende bilduko zenik
ez nuen espero,
itxaropenetik zero,
pozik egongo naiz gero,
goierritarren talde txikiak
hainbeste egin ezkero (bir).

AINHOA AGIRREAZALDEGI

Doinua: Naufragoarenak

Urtebeteko ixiltasuna
urtebeteko bere hutsuna
berriro ere iritsi zaigu
eskolarteko eguna (bir)
Oiartzunen du helmuga
ta sexu artego guda
aurten zerbait aldatu da,
bost neska eta hiru mutikok
egingo dugu jarduna
neskon ahotsak gaindituko du
Oiartzungo oihartzuna (bir).

AMAIA AGIRIANO

Doinua: Aita izena

Bertsolariak, ia ez dira
inoiz puntual izaten,
baina itxuraz, atxabaltarrek,
holakorik ez zekiten.
Oiartzunera bide erdia
autoan egin ondoren,
halako baten ohartu dira
Amaia ez dago hemen;
hortik kontuak atera nitaz
zenbat akordatzen diren (bir).

MAIALEN LUJANBIO

Doinua: Iparragirre abila dela

Garai bateko bertsolariak
Oiartzuna etorrita,
gau eta egun aritzen ziran
bertsoa eta zirika.
Ta gaur hara bost neska
marka makala ezta
piztuko balitz Txirrita,
berriro seko legoke bela
sustuakin erorita (bir).